Aldea markatzen duten pala artisauak
Eskuz landutako tradizioa
Egurrez eginak. Irauteko pentsatuak. Egurra nortasun bihurtzen den tokia.

Ongi etorri barrene palak gunera

Pala mota hau Argentinan egiten zuten, baina egiteari utzi zioten. Euskal Herrian ere erabiltzen zen pala mota hura, baina lortzea ezinezkoa zenez, niri proposatu zidaten egitea, arotza bainaiz. Esfortzu eta saiakera ugariren ondoren pala mota hori egitea lortu nuen. Horrexek eraman ninduen pala ezberdinak egitera eta merkatuan zeuden palak hobetzera.

Eskuz egindako palak

Pilotarien gustuak eta aholkuak jarraituz egiten ditugu beti Barrene palak. Eskuz egiten ditugu, bana-banan eta kontzientzia handiz, pala ahalik eta erosoenak izan daitezen. Egurra ardatz hartuta, pala sendoa izatez gain, pilotan ondo erantzungo duen pala sortzea dugu helburu. Pala eta paleten kirtenak ere ezberdinak egiten ditugu pilotarien gustuen arabera.
Barrene Palak etxearen pala eta paletak, modalitate desberdinekoak izateaz gain, kalitate handikoak dira.
Alebin eta infantilentzako palak, Gipuzkoako Federazioak bere zigiluarekin homologatuak; eta Goma pala eta Pala argentinarra, azken hau Argentinatik berreskuratua.

Barrene palak enpresari buruz

Palak eta paletak egitea beti da erronka bat, pala bakoitza pertsonala baita, pilotarien aholkuak eta ohiturak kontuan hartuz eginak. Horrexegatik egiten ditugu palak eskuz, artisauen modura. Pisuak eta kirtenak kategoria bakoitzari egokituak dira, betiere arauak mantenduz.

Albistera joan

Jarrai gaitzazu Instagram-en

0